SAIL IN Class espazioan, gure esparruko ordezkari onenetako batzuk ariko dira jende kopuru mugatua hartuko duten mintegietan euren jakintza gurekin partekatzen.

LARUNBATA, Martxoak 9. 11etan . Itsas Museoa

ITSASOA, HAIZEA ETA HODEIAK IRAKURRI. NABIGATZAILEENTZAKO OINARRIZKO METEOROLOGIA

Didac Costa (Ozeano zabaleko nabigatzailea) eta Gabi Pérez (Meteorologoa eta Injinerua)

Master Class honek jatorriranzko itzulera proposatu nahi du: mapa soilak eta isobarak erreferentzia bakar gisa hartuta, iragarpen bat egitea ahalbidetuko diguten oinarri meteorologikoak ezagutzea. Baita are iturri bakunagoak erabilita ere: ontzian sentsore bidez neurtutako presio, haize eta tenperatura aldaketak; edota ABB (Albo-Banda Bakarra) hargailuaren bitartez jasotako iragarpena. Gainera, hodei mota ezberdinak identifikatzen ikasiko dugu, eta hauei loturiko eguraldi aldaketak ere bai. Bestalde, itsasoa irakurtzen jakin nahi dugu, honen gainazalean zehar bidaiatzen duten olatu-trenek sorrarazi zituzten borrasken berri ematen baitigute, zenbaitetan oso urrunekoak, gure kokapenetik milaka miliara. Alegia, sestantea hartuta nabigatuko bagenu bezala egingo dugu Meteorologia, ingurunearekin konexio betean; itsasoa, haizea eta hodeiak irakurriz.

Jasotako eskariagatik, larunbata 9ren saiorako izen-emateak osatu dira. Barka itzazue eragozpenak.
IGANDEA, Martxoak 10. 11etan . Itsas Museoa

FOILDUN ONTZIEN DISEINUAREN EBOLUZIOA, JATORRIZKO KONTZEPTUTIK GAUR EGUNGO COPA AMÉRICARA ARTE.

Gonzalo Redondo

Gonzalo Redondo D3 Applied Technologies-eko fundatzaile eta zuzendari orokorrak foildun ontzien diseinuaren eboluzio meteorikoaren nondik norakoak azalduko dizkigu, jatorrizko kontzeptutik hasi eta gaur egungo Copa Américara arte. Hain justu, 36th America´s Cup-erako NYYC sindikatuko, American Magic, diseinu taldeko partaide da Redondo.

Aldez aurretik hainbat VOR70ren kanpaina garailetako diseinu taldeetan lanean aritutakoa zen, besteak beste Groupama edota 34th America’s Cupeko Challenger… harik eta 2012an estudio berria sortu zuen arte. Bere proiektuen portfolioa goi mailakoa da. Zientzialari nahiz injineru taldeari esker, eta hornitzaile-sare ezinhobe batekin, halako “expertise” bat aitortzen diete proiektu aeroespazial, zibil nahiz industrialei, baita ontzigintza zein lehia esparruetakoei ere.

Jasotako eskariagatik, igandea 10ren saiorako izen-emateak osatu dira. Barka itzazue eragozpenak.

SAIL in Class-eak bertaratuen eta ematen dituztenen artean oso esperientzia hurbila izatea nahi dugu. Horregatik, izen-ematea doan izango da baina plazak mugatuak izango dira.

Programa jasotzen duen moduan, jardunaldiek larunbata 9 eta igandea 10 eguerdiko 11etatik aurrera Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izango dira.

Saio hauek zuen interesekoak izantea espero dugu.