Urteko irudirik onenak

Bi erakusketetan:

METRO BILBAOABANDO, MOYÚA, SAN MAMES, CASCO VIEJO
Otsailaren 1etik martxoaren 31ra

Carlo Borlenghi

Bellanon jaioa, Como laku fotogenikoaren ertzetako Italiar populazio idilikoa, ur laminek eta ontziek gure erretinetan markatuta uzten dituzten argiez eta testuraz maiteminduko zen Carlo. Baina ertz horien mugak laster txikiak gelditu ziren, argazkilariaren espiritua geldiezina eta irekiarentzat. Abenturaren, bilakaeraren eta teknologiaren fanatikoa., bela-zirkuitu handietan eta itsas gune handietan aurkitu zuen bere neurria, perfekzioaz erretratatzen jakin zuen neurri bat. Bere 62 urterekin, argazkigintza nautikoaren erreferentzia handia bihurtu da. Dozenaka liburu eta aldizkari-portadak bere ibilbidea bermatzen dute, goranzko bide jarraituan.

Rolex-eko, Amerika Kopa-ko edota kostaldeko eta ozeanoetako estropada onenetako argazkilari ofiziala, Carlo Borlenghi naturaren hezitzailea da. Badirudi harentzat posatzen duela. Itsaso, belaontzi eta itsasgizonen hain ingurune gogor eta aldakor batean, harrobi urdin horretatik urrea ateratzen du. Argiak, testurak, uneak, itsasoak eman eta Carlok konposatzen du.

BBK ARETOA
Martxoaren 4tik 10era

Mirabaud Yacht Racing Image 2018

‘Mirabaud Yacht Racing Image’ urteko argazki-lehiaketa bat da. Lehiaketaren helburua da urtean zehar egindako estropadetako argazki onena saritzea, estropaden esentzia eta emozioa kirol gisa ongien erakusten duen argazkia alegia. Mundu osoko estropada-argazkilari profesional guztientzat dago irekia lehiaketa. Mirabaud Yacht Racing Image lehiaketa MaxComm Communication enpresak antolatzen du.

EXPO

CARLO BORLENGHI

METRO BILBAOABANDO, MOYÚA, SAN MAMES, CASCO VIEJO
Otsailaren 1etik martxoaren 31ra
EXPO

MIRABAUD YACHT RACING IMAGE 2018

BBK ARETOA
Martxoaren 4tik 10era