SAIL IN TALK

SANTIAGO LANGE

San Isidro, 1961

Argentinako bela olinpikoaren erreferentzia gorena. Atleta nekaezina. 57 urte dituelarik, Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan Nacra 17 kategoriako urrezko domina eskuratzeko balentria nolakoa izan zen kontatuko digu eta, era berean, bere ibilbidearen laburpen bat eta Tokio 2020ra begirako asmoen berri ere eskainiko digu.

SAIL IN TALK

ABBY EHLER

Plymouth, 1976

Gure enbaxadore enblematikoenetako bat da Abby Ehler. Bere hirugarren Volvo Ocean Race-a amaitzetik dator, eta funtsezkoa izan da bere patroiarentzat. Plymouthen jaioa, gaitasun anitzeko kirolaria da neska hau. Bere izaera atsegina eta nabigatutako milaka miliak direla eta, desiragarria da itsaso zabaleko proiektu ororentzat.

SAIL IN TALK

JOAN VILA

Bartzelona, 1961

Munduko nabigatzaile onenetako bat da Joan Villa. Zortzi aldiz hartu du parte Copa Américan, hiru garaipen eskuratuz, eta bost Volvo Ocean Race borobildu ditu aurreneko eta bigarren postu bana lortuta. Bere erabakiak funtsezkoak izan dira Team Mapfre taldearen mundubiran bide optimoa marrazteko.

SAIL IN TALK

JEAN-LUC VAN DEN HEEDE

Frantzia, 1945

Nahi gabe, ‘VDH’, nabigatzaileek ezagutzen duten moduan, geldialdirik gabe eta bakarka munduari bira ematea lortu duen inoizko pertsonarik zaharrena bilakatu da… Golden Globe Race irekiera-edizioan nagusitu berri da. Itsaso guztietan zehar asko maite dute eta bere curriculuma zabalenetakoa da, Vendée Globe-n hirugarren eta bigarren postu bana eskuratua baitu, baita alderantzizko mundubira errekor bat ere.

SAIL IN TALK

ÉRIC BELLION

Francia, 1976

Aurreko Vendée Globe-ko lehendabiziko sailkatua izan zen parte-hartzaile berrien kategorian, eta, batez ere, kausa sozialekin engaiatutako nabigatzailea da. Bere ibilbide ozeanikoak beti izan du lotura tankera honetako proiektuekin. Azkenekoz, Route du Rhum-en aritu da, goleta eder batean, ideia mordoa brankan.

SAIL IN TALK

DON MCINTYRE

Adelaide, 1955

Abenturazale eta nabigatzaile australiarra iaz ere izan genuen Golden Globe Race-ko zuzendari gisa zuen proiektu berria aurkezteko. Lehorreko mundubira baten ostean, bueltan da, halako muturreko ekimen interesgarri bat antolatzearen pozak eta atsekabeak kontatzeko.

SAIL IN TALK

XABI FERNÁNDEZ

Ibarra, 1976

Aurreko edizioko zenbait etapatan bere gaitasuna erakutsi ostean, Team Mapfre taldearen arima bilakatu da. Ibarrakoa beste zenbait taldekiderekin batera dator VOReko bigarren postua lortzera eraman duen bosgarren parte-hartze honetako unerik on eta txarrenak aletzera.

SAIL IN TALK

ANTONIO CUERVAS-MONS

Santander, 1981

Santanderren jaioa eta nabigatzaileen komunitateak oso maitatua, doan lekura doala ere arrastoa uzten du ‘Neti’-k. Bere laugarren Volvo-ko kanpaina eta kanpaina artean Team Mapfre taldeko bowman-a izan da, eta TP52 moduko klaseen baitan erreferentea da, baita errekorrak edo tituluak bilatzen dituen Maxi ororako gonbidatu berezia ere.

SAIL IN TALK

PABLO ARRARTE

Santander, 1980

‘Patán’ ezizenaz ezaguna den kantabriar honek ia dena nabigatu du, beti bizkor, eta Xabi Fernándezen bigarrena da. Trimatzearen eta lehiaren inguruko ikuspegi nahiz obsesio etengabea duen nabigatzaile honek laugarren parte-hartzea osatu du Telefónica eta Brunel taldeetatik pasatu ostean.

SAIL IN TALK

STAN THURET

Conflans Ste-Honorine, 1987

Bere pasioak ederki asko jasotzen dituzten bi film labur dakartza Stan Thuret-ek: zine sorkuntza eta zuzendaritza, musika, estetika, itsasoa eta ontziak. Lortutako sailkapen apaletik harago, sare sozialetan argitaratu zituen pieza ironikoek aurreko Transat 6.50-ko skipper jarraituena bilakatu zuten. Honezkero, itsaso zabaleko nabigazioaren eszena berriko ezinbesteko pieza da Thuret.

SAIL IN TALK

MARTA GÜEMES

Lanzarote, 1986

Marta Güemes kanariarra hiru arrazoirengatik dator: aurreko Mini Transat-ean parte hartu zuelako, emakumeek itsaso zabaleko nabigazioan duten paperari buruzko iritzia emango duelako Maiden nahiz Magenta Project proiektuei buruzko solasaldietan, eta baita Ocean Peak: le premier voyage laneko skipper protagonista delako ere. Energia darion ibiltari bat.

SAIL IN TALK

IAN LIPINSKI

Paris, 1981

2012an agertu zenez geroztik, Mini zirkuituaren baitan miresmen handiena sorrarazi duen nabigatzaileetako bat da 37 urteko injineru frantziar hau. Muturreko uzte bat eta Serie nahiz Prototipo klaseetan lortutako erabateko garaipen bana, baita materialekiko zein eraikuntzarekiko duen pasioa ere, espoleta izan dira Class 40-ko Crédit Mutuel proiektu berrirako.

SAIL IN TALK

LIBBY GREENHALGH

Brighton, 1980

Meteorologian eta rotage-an espezialdutako aparteko nabigatzaile hau, bi Volvo Ocean Race egin izanaz gain, Magenta Project proiektuaren arduraduna da. 2015ean amaitu zen VORen aritu ziren SCA-ko nesken ezinegonetik jaio zen, eta emakumeek kirol orotan duten parte-hartzea azeleratzea du helburu, bereziki belan.

SAIL IN TALK

MAÉVA BARDY

Lyon, 1980

Kazetaria eta nabigatzaile zaletua da, baina milia asko daramatza bizkar gainean. Maeva Barby-k Clipper Race-n ikusi zuen bere pasioetako bat erretratatzeko aukera ezinhobea. Munduari bira ematen dion estropada amateur honetan parte hartzen duten pertsona anonimoen bizipenak grabatu eta idaztea. Une eta irudi errepikaezinak dakartzan muturreko esperientzia bat. Itsaso zabaleko bela nabigazioan emakumeek duten paperari buruzko Talk-ean ere ariko da.

SAIL IN CLASS
SAIL IN TALK

DIDAC COSTA

Bartzelona, 1980

Oraindik ere oso gogoan dugu zein gogorra izan zen Vendée Globeko irteera nabigatzaile kataluniarrarentzat. Eta bere proiektuaren epikotasuna, lorpena bera. Bakarkako eta geldialdirik gabeko mundubira honen harira, beste behin geurean izango da proiektu dokumental berri bateko irudi argitaratu gabeak erakusteko.

SAIL IN CLASS

GABI PÉREZ

Argentina, 1970

Meteorologoa eta injinerua. Gabriel Perezek zeruaren eta itsasoaren artean eman du bizitza. Olatuek eta iragarpen meteorologikoek liluratuta, apurka-apurka, zaletasuna ogibide bilakatu zuen. Tony Butt ozeanografoarekin batera swellforecast.com berritzailea sortu zuen oraindik Internet hain hedatua ez zegoenean, eta orduz geroztik mota guztietako kirolarientzako aholkularitza eta ikastaroak emanez jardun da. Berriki, meteowhizz.com jarri du martxan, alpinistei, surflariei, nabigatzaileei, urpekariei… aholku emateko. Oraingo honetan, Didac Costa-ekin batera etorriko da, tokian tokiko seinaleak interpretatzen ikasteko balio izango duen Master Class bat gidatzera; lehengo erara nabigatzen ikasteko, inguratzen gaituena irakurtzen ikasteko oinarrizko printzipioak.

ARGAZKILARI 2019

CARLO BORLENGHI

Bellano, 1956

Bellanon jaioa, Como laku fotogenikoaren ertzetako Italiar populazio idilikoa, ur laminek eta ontziek gure erretinetan markatuta uzten dituzten argiez eta testuraz maiteminduko zen Carlo. Baina ertz horien mugak laster txikiak gelditu ziren, argazkilariaren espiritua geldiezina eta irekiarentzat. Abenturaren, bilakaeraren eta teknologiaren fanatikoa., bela-zirkuitu handietan eta itsas gune handietan aurkitu zuen bere neurria, perfekzioaz erretratatzen jakin zuen neurri bat. Bere 62 urterekin, argazkigintza nautikoaren erreferentzia handia bihurtu da. Dozenaka liburu eta aldizkari-portadak bere ibilbidea bermatzen dute, goranzko bide jarraituan.

SAIL IN TALK

VICKY ELLIS

Eskozia,

B2014an, 31 urte zituelarik, Vicky Ellis eskoziarra Clipper Race-a patroi gisa amaitzea lortzen zuen inoizko bigarren emakumea izan zen. Etapa garaipen bat barne, aginte eta lidertzarako berezko gaitasunek, edozein baldintzatan eta amateur tripulazio batek lagunduta, argia ikusi zuten. Orduz geroztik, munduan barrena dabil bere teoriak aplikatuz eta erronkak lortzeko laguntza emanez.

SAIL IN CLASS

GONZALO REDONDO

Santiago de Compostela, 1984

D3 Applied Technologies-eko fundatzaile eta zuzendari orokorra, hainbat VOR70ren kanpaina irabazletako diseinu taldeetan lanean aritutakoa zen, besteak beste, Groupama edota 34th America’s cup-eko Challenger, harik eta 2012an estudio berria sortu zuen arte. Bere proiektuen portfolioa goi mailakoa da. Zientzialari nahiz injineru taldeari esker, eta hornitzaile-sare ezinhobe batekin, halako “expertise” bat aitortzen diete proiektu aeroespazial, zibil nahiz industrialei, baita ontzigintza zein lehia esparruetakoei ere. Horren adibide: 36th America’s Cup-erako NYYC sindikatuaren, American Magic, diseinu taldean parte hartu du.  

SAIL IN TALK

ANJE-MARIJCKE VAN BOXTEL


Ezegonkortasuna, ziurgabetasuna, konplexutasuna eta anbiguotasuna; hauxe da enpresek kudeatu beharreko eszenatoki berria… baina baita itsaso zabaleko estropadalariek ere.

Taldeei euren onena ateratzen laguntzea, norbanakoak ere euren onena lortzeko entrenatzea; horixe Anje-Marijcke van Boxtel-en lana. Team Brunel taldearen coach-a izan zen 2014-2015eko Volvo Ocean Race-an, eta 2017-2018-ko honetan ere hala jardun da. Orotara zortzi VOR-tan parte hartu eta azken honetan patroi gisa aritu den Bouwe Bekking-ek taldeko ezinbesteko piezatzat dauka van Boxtel. Asteko 7 egunetan eta 24 orduz prest.