SAIL in Class gure eremuko ordezkaririk onenetako batzuen parte-hartzea izango duen gune gisa pentsatu da, ordezkari bakoitzak, bere esparruan, bere ezagutza gurekin parteka dezan leku mugatuko tailerren bitartez.

Aurtengo edizioan Team New Zealand taldeko kide eta abokatu LUIS SÁENZ MARISCALen presentzia izango dugu, eta haren laguntzarekin, kiwiek azken Amerika Kopan lortutako garaipenaren nondik-norakoak aztertuko ditugu. Izan ere, lehiaketaren edizio horretan, arauen interpretazioak eta horien aplikazio berritzaileak garaipenera eraman zuten Zeelanda Berriko taldea.

Edizio honetako aparteko SAIL in Class hori osatzeko, munduko belaontzi-diseinatzailerik onenetako baten presentzia izango dugu: JUAN K (Juan Kouyoumdjian). Hiru garaipen VOR lehiaketan, bi urrezko domina olinpiar jokoetan, bederatzi abiadura-errekor, mundu-mailako zazpi titulu eta sei parte-hartze Amerika Kopan. Benetako pribilegioa da aurtengo edizioan bere presentzia izatea.

MASTER CLASS
LARUNBATA, MARTXOAK 3
11.oo – ITSAS MUSEOA

LUIS SÁENZ MARISCAL

AMERIKA KOPA: ARAU ZAHARRAK, ONTZI MODERNOAK.

Amerika Koparen historiako 166 urteetan aparteko ontziak, pertsonalitate bakanak eta lege-borroka kontaezinak izan dira.

Azken ekainaren 26an, Bermudetan, Emirates Team New Zealand taldea alde handiarekin nagusitu zen defendatzaile estatubatuarraren gainetik. Ontzirik azkarrenaren diseinua eta horrekin abiadura osoan nabigatzea asmamen eta berrikuntza izugarrian eta saiakuntza aplikatuan oinarritzen dira. Hain zuzen ere, lehen aldiz 1852an ezarri ziren arau batzuk oraindik asmatu ez diren ontzi batzuetan aplikatzean oinarritzen da ahaleginaren zati bat.

Masterclass honetan, Amerika Koparen irabazle, nabigatzaile eta abokatu Luis Sáenz Mariscalek, estropada honetan 25 urtetik gorako esperientzia duenak, bere esperientzia kontatuko digu eta arauak belaren garapen teknologikoan nola aplikatzen diren azalduko digu.

MASTERCLASS HONETARAKO IZEN-EMATEAK OSATU DIRA.
BARKA ITZAZUE ERAGOZPENAK.

MASTER CLASS
IGANDEA, MARTXOAK 4
11.oo – ITSAS MUSEOA

JUAN KOUYOUMDJIAN

ARAUAK HAUSTEA
DISEINU BERRITZAILE BATERAKO ERRONKAK

Klaseko arauen kortseak arauaren barruan mugak bilatzeko gogoa ematen du, baina agortu arte xukatu dituzunean eta mota guztietako zirkuituetatik igaro zarenean, besteak beste egungo Volvo Ocean Race lehiaketan bezala monotipoetara mugatuta nahiz Vendée Globe eta Amerika Kopa lehiaketetan bezala Box Rule-ra mugatuta, sustraiak azaleratzen dira berriro, sorkuntza-askatasunerako gogoak. Are nabarmenago gaur egun, kalkulu-programek eta materialek eskaintzen duten ibilbidearekin.

Denboraren poderioz, itsaso irekia nahi duzu, itsasoa hesitzen duen kostalderik gabe, mugarik gabe. Une horretan, berrikuntza zentzudun eta puruarekin, zure diseinuen azken helburu gisa, beste jomuga bat irekitzen da, azken batean lehen mailako ontzi-diseinuaren industrian bilakatzeko eta aurrera egiteko aukera ematen duena. Errendimendua da lehentasuna, materialaren eta eraikuntza-ahalmenaren mugekin beti. Baina gainerako osagaiak ahaztu gabe. Krosko on bat ez da iraultzailea. Multzoa bai, ordea. Horiek izan behar dute mugak eta ez gu geu.

Vendée Globe monokroskoen barruan jolasteko aukera gehien ematen dituen estropada da gaur egun… eta hurrengo Amerika Kopan horietara itzultzeko erabakia hartu berri denez gero, agian proiekturen batean parte hartzeko gogoa piztuko zait. Foil aroari eta garatzeko irrikari dagokionez, oso eremu interesgarria dela iruditzen zait, baina ezin dugu ahaztu gehienek diziplina horretan jarduten dutela uraren gainean egon ordez horrekin kontaktuan egoteko.

MASTERCLASS HONETARAKO IZEN-EMATEAK OSATU DIRA.
BARKA ITZAZUE ERAGOZPENAK.

SAIL in Class-eak bertaratuen eta ematen dituztenen artean oso esperientzia hurbila izatea nahi dugu. Horregatik, izen-ematea doan izango da baina plazak mugatuak izango dira.

Programa jasotzen duen moduan, jardunaldiek larunbata 3 (Luis Sáenz Mariscal. Amerika kopa: arau zaharrak, ontzi modernoak) eta igandea 4 (Juan Kouyoumdjian: Arauak haustea. Diseinu berritzaile baterako erronkak) eguerdiko 11etatik aurrera Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izango dira.

Saio hauek zuen interesekoak izantea espero dugu.