URTEKO IRUDIRIK ONENAK

Bi erakusketetan:

METRO BILBAOABANDO, MOYÚA, SAN MAMES, CASCO VIEJO
Otsailak 1 Martxoaren 31era

Jürg Kaufmann

Metro Bilbaok eta SAIL in Festivalak hurbiltzen dute puntako argazkilari suitzarra honen erakusketa, akzio-argazkigintzatik harantz doan ikuspegi sakona. Estropada-mota guztiak sakatu dituen profesional balioaniztuna, outdoor argazkigintzan irudiaren tratamenduko aitzindaria eta Zürichen estudio ikusgarria inauguratu berri duena.

“Ez nuen inoiz pentsatu egunen batean bela argazkigintza nire lanbidea izango litzatekela, nabigazio kirolarekin hazi nintzen, Optimist-ean hasi eta mundu guztian bizi izandako ehunen estropada ondoren gaur egun nire pasiorik handiena izaten jarraitzen du.

Urte askotan zehar itsaso guztietatiko estropada epaile bezala lan egin nuen, itsasontzien maniobrak aurreratzen ikasi nuen tokia, baina denborarekin itsasontziei era desberdinean begiratzen ikasi nuen, orain egiten dudan bezala, angeluak, olatuak, branka, kaskoa, belak ulertuz”

BBK ARETOA
Otsailak 26 Martxoaren 5era

Mirabaud Yacht Racing Image

‘Mirabaud Yacht Racing Image’ urteko argazki-lehiaketa bat da. Lehiaketaren helburua da urtean zehar egindako estropadetako argazki onena saritzea, estropaden esentzia eta emozioa kirol gisa ongien erakusten duen argazkia alegia. Mundu osoko estropada-argazkilari profesional guztientzat dago irekia lehiaketa. Mirabaud Yacht Racing Image lehiaketa MaxComm Communication enpresak antolatzen du.

EXPO

JÜRG KAUFMANN

METRO BILBAOABANDO, MOYÚA, SAN MAMES, CASCO VIEJO
Otsailak 1 Martxoaren 31era
EXPO

MIRABAUD YACHT RACING IMAGE

BBK ARETOA
Otsailak 26 Martxoaren 4era