FRANÇOIS GABART

Frantzia, 1983

Izugarrizko ohorea da garai guztietako nabigatzaile ozeaniko onenetako bat edukitzea edizio honetan, bere agenda goi-mailako edozein atletarena bezalakoa baita, are gehiago bere errekor historikotik hilabete pare bat baino igaro ez direnean.

11 urterekin lortu zituen lehen garaipenak, Optimis klasean. Ingeniaria da formazioz, baina baita balioaniztuna, sentikorra eta lehiaren nahiz goi-teknologiaren zale amorratua ere, eta, azken hamar urteetan, nabigazio ozeanikoaren mundu-mailako erreferentzia bihurtu da.

2013an, bakarkako eta geldialdirik gabeko mundu-bira irabazi zuen (2012-2013ko Vendée Globe-a), Macif babesle zuela eta goi-mailako programa baten barruan, denboraren errekor berria egitearekin bat: 78 egun, 2 ordu, 16 minutu eta 40 segundo behar izan zituen. Hala ere, garaipenek ez dute inoiz urrundu desberdindu eta ezaugarritu egiten duten sentikortasun, umiltasun eta hurbiltasunetik. Urte hartan bertan, eta zerotik abiatuta, Macif trimarana (32 metroko makina) eraikitzen hasi zen, eta harekin hautsi berri du Thomas Coville herrikideak hilabete batzuk lehenago egindako errekor bikaina. Françoisek abenduaren 17an zeharkatu zuen munduari bira bakarka emateko errekor-saialdiaren helmuga-marra, 42 egun, 16 ordu, 40 minutu eta 35 segundoren ostean.

Bere bi pelikula berriak aurkeztuko ditu, eta trimaran ozeanikoei buruzko SAIL IN TALKSetan hartuko du parte, Vincent Lauriot-Prévost trimaran ozeanikoen Ultime klasearen diseinatzaile apartarekin batera.

LOÏCK PEYRON

Nantes, 1959

“Course au large” deritzonaren (nabigazio ozeanikoaren) pertsonaia ospetsuenetako bat da. Eric Tabarly edo Mike Birch bezalako maisuengandik ikasi zuen, eta, orain, hainbat belaunalditako zale askoren erreferentzia da. America´s Cup lasterketaren finalista izaki, heroi nazionala da, eta ez bere curriculumagatik eta lemaren nahiz trimatuaren gainean duen esku zoragarri eta finarengatik bakarrik, baita bere izaera nabarmen, hitz-etorri eta komunikazio-gaitasunarengatik ere.

Trimaranaren munduan egin dituen errekorrek, Transat JV (3) eta Route du Rhum txapelketetan lortu dituen tituluek eta, besteak beste, Vende Globe estropadan Philippe Poupon herrikidea salbatu zueneko balentriak V. edizio honen SAIL IN Tribute merezi izatea eragin dute. Goi-teknologia babesten du talentu eta jenio honek, baina hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako itsasontziei eta nabigatzeko moduei uko egin gabe, mirespen berezia baitie horiei. Bere lorpen nabarmenen artean, ORMA txapelketa lau aldiz irabazi izana (1996an, 1997an, 1999an eta 2002an); Ostar Ozeano Atlantikoan zeharreko lasterketa hiru aldiz irabazi izana, Jacques Vabre lasterketa bi aldiz irabazi izana eta Julio Verne trofeoa behin (2012an) irabazi izana daude.

Benjamin de Rothschild-ek Gitana taldearen kontrola eman zion 2006an; bada, Gitana Ochenta 60 oineko kroskobakarra eraiki zuen gero. 2007an estreinatu zuen, eta horrekin irabazi zuen Loick Peyron-ek Transat estropada. 2008ko abenduaren 9an, 2008-2009ko Vendée Globe lasterketan parte hartzen hasi zen, Gitana Ochenta ontziarekin. Lasterketan buru 16 egun egin ondoren, Gitana Ochenta ontziaren masta apurtu zen. 2010ean, Peyronek 33. America’s Cup estropadan nabigatu zuen, Alinghi taldeko kide. 2012aren hasieran, Jules Verne Trophy-a irabazi zuen, 45 egun, 13 ordu, 42 minutu eta 53 segundotan, bi egunetan hautsiz Franck Cammas-en aurreko errekorra. 2012aren amaieran, Artemis Racing taldeari batu zitzaion, eta, gero, 2014ko azaroan, Route du Rhum transat-zeharkaldia irabazi zuen Banque Populaire VII maxi trimaranarekin. Errekor berria ezarri zuen: Britaniatik Guadalupera egin zuen, 7 egun, 15 ordu, 8 minutu eta 32 segundotan.

2016ko maiatzean, Éric Tabarlyren Pen Duick II.a ontzia berreskuratu zuen, zeinak estropada bera irabazi zuen 1964an, lehenengo pertsonan bizi nahi baitzuen oraindik alturako estropadalaria izatearekin amesten ez zuen garaian gero gaztetako idoloa izango zenak bizi izandakoa.

LUIS SÁENZ MARISCAL

Madrid, 1969

Sáenz Mariscalek 25 urte bete berri ditu America’s Cup estropadako abokatu-lanetan; bada, bera izan zen Emirates Team New Zealand taldeak 2017ko Bermudetan irabazi izanaren eragileetako bat. 1992an ekin zion bideari, Desafio Español taldearekin, San Diegon. 1999an, Dennis Conner-en abokatu izatera igaro zen, alajaina! Mister America’s Cup esaten zioten horri, lau edizioren irabazlea izan zelako. Bestalde, New York Yatch Club taldearen abokatu-lanetan hasi zen. Klub horrek 132 urtez eduki zuen bere beirateetan zilarrezko txarro sinbolikoa, txapeldunak jasotzen duena.

Bere eginkizuna, besteren artean, araua interpretatzea eta aldatzea da, araudietako lehia-abantailak aztertzeari begira, edota protesten, salaketen eta auzien aurrean defendatzea; izan ere, kontu horien gaineko oinarrizko arauak 1857ko testu batean daude jasota, eta, bertan, nahitaez araudietan aditua den norbaitek egon behar duela esaten da.

Klasearen arauan “eskuliburu” hitzaren definizioa susmorik piztu gabe aldatzea izan zen bere azken balentria. Horri esker, Zeelanda Berriko taldeak AC50 katamaranaren pedal-sistemetan lan egin ahal izan zuen; azken buruan, ezinbestekoa izan zen garaipenerako.

SAIL IN Class bat gidatuko du, eta America’s Cup txapelketan teknologia garatu dadin arauak interpretatzen jakiteak duen garrantzia erakutsiko du. Bere karrera luzean egin duen ereduzko ibilbideaz hitz egingo du.

DON MCINTYRE

Adelaida, 1955

2018ko Golden Globe Race berriaren sortzailea eta presidentea da Don McIntyre. Eskarmentu handiko nabigatzailea da, eta Australiako esploratzaile onenetakotzat jotzen da. Egon daitezkeen abentura mota guztien jarraitzaile sutsua da, eta bakarkako nabigazioaren urrezko aroaren sustraietara itzuli nahi du estropada hori antolatuz. Uztailaren 1ean aterako da Les Sables d’Olonne-tik, eta 1968 inguruan lehenengo Sunday Times Golden Globe Race estropadan (munduari bira bakarka eman zion lehenengo estropadan) onartu behar izan zituzten arauak hartu ditu, edo antzekoak.

Donek bigarren amaitu zuen bere klasean, 1990-1991ko BOC Challenge deritzonean. 2012an, Talisker Bounty Boat Challenge-a zuzendu zuen, ontzi barruan 4 pertsona zituela, Bounty itsasontzian izan zen matxinadaren omenez. Antzeko itsasontzi batean nabigatu zuten Tongatik mendebaldeko Timor-era, 221 urte lehenago Bligh Kapitaina ontzirako egon ziren hornigai berberekin. Azken 20 urteetan, Don bere beste irrika elikatzen egon da: izotza. Urtero, espedizioak egiten ditu Antartikara.

SUSIE GOODALL

Erresuma Batua, 1989

Susie Goodall irakaslea da nabigazio ozeanikoaren arloan. Hiru urte dituenetik nabigatzen du, eta, nabigazio ozeanikoen irakaslea izateko espezializatu aurretik, Laser klasean ibili zen. 60 oineko ontzi bateko patroi izaki, prestakuntza/esplorazio moduan, Eskandinavia, Islandia eta Kanariar Uharteen artean nabigatu du. Gaztea zenean, nabigatzen igarotzen zituen oporrak, eta, asteburuetan, estropadak egiten ibiltzen zen Laser-en, Wight irlan bela irakasten hasi aurretik. Alabaina, irakaskuntzan hasi baino lehen, urte batzuk egin zituen yate handien industrian lanean.

DHL nazioarteko mezularitza-enpresak ematen dio babesletza, eta, horrekin, Rustler 36 Ariadne ontzia erosi du, zeinarekin Atlantikoa bi aldiz gurutzatu berri duen bakarrik. Estropadan parte hartzen duen emakume bakarra da.

JUAN KOUYOUMDJIAN

Argentina, 1971

Juan Kouyoumdjian ontzi-arkitekto franko-argentinarra da, estropada ozeanikoetako itsasontzietan espezializatua. Volvo Ocean Race lasterketako ontzi irabazle guztiak diseinatu zituen, Open 70 arauaren arabera jardunez, 2003aren eta 2012aren artean. Lehenengo, batere sakona ez den popa zabala defendatu zuen, pala laburrak eta aurtza bikiak dituena. Diseinu horrek arrakasta ekarri zion ABN AMRO taldeari, 2005-2006ko edizioan. Arrakasta bera eduki zuen 2008-2009ko eta 2011-2012ko edizioetan.

Juan K izenaz da ezagunagoa, eta gaur egun lanean ari den belaontzi-diseinatzaile onenetako bat da. Bere enpresak hogeigarren urteurrena ospatu berri du. Sektorean, hauek lortu ditu: hiru garaipen Volvo Ocean Race txapelketan, urrezko bi domina olinpiar, abiaduraren bederatzi errekor, Munduko Txapelketako zazpi titulu eta sei parte-hartze Amerikako Kopan. Sorkuntza-sorta oso zabala da; duela gutxi, Swan Club 50a sortu du. Orain, ekoizten ari dira, eta harrera ona eduki du Europako armadore handien artean.

VINCENT LAURIOT-PRÉVOST

Dinard, 1955

Ontzi-arkitekturaren kabinete frantziarra da VPLP. Marc Van Peteghem-ek eta Vincent Lauriot Prévost-ek sortu zuten, 1983an, eta diseinu oso antagonikoak hartzen ditu; hala nola, Amerikako Kopako ontziak edo kroskoaniztun ozeanikoak.

VPLPk Ultim, ORMA, IMOCA (Guillaume Verdier ontzi-arkitektoarekin batera) eta Multi50 klaseetako belaontziak diseinatzen ditu. Bere diseinuek guztia konkistatu dute 1984tik; besteak beste, hauek: Pierre 1er de Florence Arthaud kroskoaniztunak, Primagaz de Laurent Bourgnon ontziak (1994an eta 1998an), Géant ontziak, Michel Desjoyeaux belaontziak (2002an), Gitana 11 Lionel Lemonchois ontziak edo USA 17 ontziak (33. America’s Cup-eko irabazleak), Banque Populaire V.a ontziak, Groupama 3.a ontziak eta Maxi Banque Populaire ontziak, hau da, Julio Verne estropada irabazi duten azken hirurek… Eta Virbac Paprec 3.a kroskobakarrak. 2010ean, 24 ordutako distantziaren errekorra hautsi zuen, 2010-2011ko Barcelona World Race lasterketako garaipenean. Eta, amaitzeko, Macif zoragarriak, zeinarekin François Gabart-ek mundu-biraren errekorra egin berri duen.

EMMANUEL BACHELLERIE

Frantzia, 1972

Ultim klasearen kolektiboaren koordinatzailea da Emmanuel Bachellerie, eta bere xedea da trimaran erraldoi horietan munduari bira bakarka emateko estropada bat antolatzea 2019rako. Bera bezalako pertsona batek bakarrik zuzendu lezake horrelako proiektu bat, 10 urte baitaramatza klase horretan, eta ezin hobeto ezagutzen baititu itsasontziak eta nabigatzaileak.

Ekintzailea, kudeatzailea eta geldiezina da, eta hainbat enpresatatik (hala nola, Ligaris, Thomas Marko & Associés, Bach & Partenaires edo In Mediatic enpresetatik) igaro da. Enpresa eta erronka handietara ohituta dago, eta estropada berri hori ere antzekoa izango da, sekulakoa. Guztia ondo joatea espero dugu, eta kroskoaniztunen Vendee Globe-a bihur dadila.

GUILLE CASCANTE

Bartzelona, 1975

Produktorea, errealizadorea eta nabigatzailea da, itsasoaren zale handia. Munduari buelta emateko aukera izan zuen, urpekaritzako serie bat eginez TVErentzat (Bubbles). Bere bizitzako denboraldi zoriontsuenetako bat gisa deskribatzen du. 2001etik 2005era bitarte, TV3 eta TVE kateentzako formatu berrien erreatizadore eta sortzaite gisa lan egin zuen. 2005ean, Laura Tremoledarekin eta Santi Barorekin batera, Goroka sortu zuen: formatu berrietan espezializatutako produkzio-etxea. Horren bitartez, 1.200 programa baino gehiago produzitu ditu TVE, TV3, Canal+, MTV, Red Bull eta Vice kateentzat, besteak beste. “Patabras alrededor del mundo” (Hitzak munduaren inguruan] dokumentataren zuzendaria da. Gaur egun Mapa Sonoro eta Página 2 (TVE), eta Caràcter (Canal33 programekin kontatzen du. Bere aisialdian, edonora nabigatzera izugarri maitatzen du.

Punto Nemo zuzendaria, Didac Costa nabigazioa erakusten duen dokumentala, Vendée Globe nabigazioan bi hilabeteren buruan, Punto Nemo-ko edozein tokitatik dagoen lekura hurbiltzen den heinean.

NICOLAS FABBRI

Frantzia, 1979

Errealizatzailea. Mendiaren eta ozeanoaren artean banatzen du denbora, beti helburu berarekin: gotorlekuen irudiak eta momentuak harrapatzea, elementuekin jolastu nahi dutenen abenturak eta historiak kontatzea. Goi-mendiko gida, Mini 6.50 ontziko skipperra, outdoor jarduera guztiek txunditzen dute: espedizioak Andeetan edo Himalaia mendietan, baita estropadak eta gurutzaldiak ere.

Argazkia, idazketa nahiz bideoa, euskarri guztiak asko gustatzen zaizkio, eta estropada ozeanikoak ohiz kanpoko pertsonei buruz hitz egiteko aitzakia ona direla uste du. Emaztearekin eta lau seme-alabekin batera, “Kids For Sea” proiektua kaleratu du; hau da: artikoko paisaiak nabigazioaren bitartez aurkitzeko familia-nabigazioa hainbat etapetan, aldi berean haurrentzako sail hezitzaile bat eginez.

JÜRG KAUFMANN

Suitzan, 1968

Jürg da V. edizio honen kartela irudiztatzen duen argazkiaren egilea, bai eta Bilboko metroan ikusgai dauden eta aurtengo SIN IN Expoetako bat eratzen duten irudien egilea ere. Puntako argazkilari suitzar honek ikuspegi sakona proposatzen du, akziozko argazkigintzatik harago. Mota guztietako estropadak haztatu dituen profesional balioaniztuna da, aitzindaria outdoor argazkigintzari ezarritako irudi-tratamenduan. Estudio ikusgarri bat inauguratu berri du Zurichen.

Estropadetako epaile ohia da, eta, hortaz, ukipen-estropadetan eta lasterketetan gertatzen diren xehetasun txikien behatzaile fina da. Xehetasun horiek ematen dizkiote unearen gaineko ikuspegia, kokapena eta interpretazioa, eta horiei esker estali ditu planeta osoko estropada eta zirkuitu onenak. Argia eta argiak ontzietan duen eragina, itsasoa eta zerua ziren, eta oraindik ere badira, itsas-argazkigintzaren barruko lurralde gustukoenak.

PAULA GONZALVO

Castellon, 1988

Atzo arkitektoa, gaur marinela, bihar… Horrelaxe begiratzen dio Paulak orainari. “Allende los mares” blogean, bidaia independenteez, esplorazioez eta hobetze pertsonalaz hitz egiten du. Itsasoan zehar bidaiatzeaz eta, batez ere, itsasontzi-stopaz mintzatzen da; belaontziz belaontzi jauzika ibiltzeaz, alegia. 3 urtetan, 20 nazionalitate baino gehiagoko 21 itsasontzitara igo da. Itsaso Jonikoa, Egeoa, Adriatikoa, Mantxako kanala, Bizkaiko golkoa, Karibe itsasoa… nabigatu ditu, eta Atlantikoa gurutzatu du behin.

Laguntzailea, sukaldaria, zerbitzaria eta marinela izan da, patroi izatera iritsi arte. Mota guztietako bidaldiak, zeharkaldi partikularrak, lekualdaketak, ibai-esplorazioak, charter pribatuak, charter turistikoak, igandeko estropadak, rally astronomikoak… probatu ditu. Kirolaren, abenturaren eta etengabeko ikaskuntzaren ikuspegitik begiratzen dio bidaiari, erronkak proposatuz bere buruari eta ametsak betetzea posible dela partekatuz.
SAIL IN Kids-eko haurrei eta nagusiei astronomiaren eta nabigazioaren inguruko gauzatxoak irakastera etorriko da SAIL INera, bere azken posizio-rally astronomikoan (CAP) bizi izan duen azken esperientzia soinean.

THOMAS SIMMONS

Estatu Batuak, 1982

Thomasek ikusle bat gehiago ematen zuen Newport Harbor-en, Mike Plant osabak zeruertzean agertu eta 1986-87ko BOC Challenge txapelketako (munduaren inguruan bakarka egiten den estropadako) garaipena baieztatu zuenean. Hogeita hamar urtera, bere ametsa bete du: pantaila handira eraman du osabaren istorioa. Kausadun errebeldea.

Thomasek 10 urte zituenean, Mike desagertutzat jo zuten, munduari bakarkako bigarren bira emateko irteera hartu nahian bere itsasontzia New Yorketik Les Sablesera zeramala.

Osabak bezalaxe, bere abentura bilatzeko inspirazioa aurkitu zuen Thomasek, baina ez hain arriskutsua. Duela hiru urte, finantzario-lan egonkorra utzi eta dokumentazioaren munduan barreiatzea erabaki zuen Simmons-ek, Plant-en istorioarekin hasiz. Coyote filma da horren emaitza zoragarria.

Itxuraz, belei buruzko pelikula da Coyote, mito iparramerikar bati buruzkoa; egiazki, ordea, amets bati jarraika nola bizi daitekeen kontatzen du.

RAFEL FIGUEROLA

Torredembarra, 1975

Kataluniako itsasertzeko arrantzaleen familia batean jaio zen Rafel, eta urdin handian dauzka jarrita energia eta amets guztiak, umetatik. Guztirako prest zegoen haurra izan zen Torredembarrako itsas-klubean, eta, horri esker, marinel balioaniztuna sortu zen. Horri kostarekiko, haizearekiko eta itsasontziekiko dituen interesa eta berezko irrika gehituz gero, “poc a poc” –berari esatea gustatzen zaion bezala– eratu zen gaur egun dena, bai eta izateko duen guztia ere.

Kristina Infanta korbetatik igaro ondoren, orain egunak hartzen dizkionaren jatorria iritsi zen: patin katalanari bideratutako ontziola eta eskola, hain zuzen ere. 2010ean laga zioten Ramón Huertasen ardurapean zegoen Holland ontziola; orduantxe sortu zen jatorri hori. Orain, Patí Vela Barcelona du izena, eta garapen bete-betean dago, egunetik egunera hazten.

ERIC FRATTINI

Peru, 1963

Nazionalitate perutarra eta espainiarra dituen saiakera-idazlea, nobelagilea, Ekialde Ertaineko berriemailea, kazetaria, esploratzailea, unibertsitateko irakaslea, analista politikoa, telebistako gidoilaria eta hizlaria da. Frattini 26 saiakera eta 4 eleberri ingururen egilea da, eta hamasei hizkuntzatara itzuli dituzte horiek.

2015ean, minbiziak Luís Miguel Rocha lagun eta idazlea eraman ondoren, Reto Pelayo Vida espedizioa antolatzea erabaki zuen, bularreko minbiziaren aurka. Bada, Kilimanjaro mendira igo zen, gaixotasun hori eduki zuten bost emakumerekin, eta, 2016an, Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen Reto Pelayo Vida ontziaren barruan, bularreko minbizia eduki zuten bost emakumerekin. 1988an jada, bost abenturazalek –horien arten Ericek– Titikaka lakuko indio aimarek totora landarearekin egindako baltsan nabigatu zuten Peruko Callao portutik Markesak artxipelagoko Nuku-Hiva irlaraino, eta, gero, Sozietate uharteetako Tahitirantz jo zuten. Guztira, 5.491 milia egin zituzten 72 egunetan, K.o. 200. urtean inken aurreko nabigatzaileek erabiltzen zituzten ontzien erreplika horretan. Uru espedizio historikoan, Kitin Muñoz balentria hartako zuzendariak, Kiko Botana nabigatzaileak, Pepe de Miguel telebistako kamerak, Juan Ginés García armadako teniente eta logistikako eta komunikazioetako arduradunak eta Eric Frattini 24 urteko argazkilari eta behar zen guztiaren “jarraitzaileak” –bosgarren mutilak– hartu zuten parte. Handik hogei urtera, abentura haren gainean zuen ikuspegia aurkeztu zuen 2017an, La isla del día siguiente. Crónica de una travesía por el Pacífico liburuan.

DIEGO DE MIGUEL

Zaragoza, 1971

Diego de Miguel Murillo ingeniari mekanikoa da, eta teknologiarekin zerikusia daukaten konpainietan egin du ibilbidea. Bada, Sailing Living Lab proiektuko lehenengo kapitaina eta sustatzailea da. Itsaso zabalean, non baldintzak gogorragoak eta zorrotzagoak diren, teknologia berriak probatu nahi dituzten enpresekin eta partikularrekin lankidetzan aritzera zabalik dagoen proiektu berezi eta berritzailea da hori.

Acrobat belaontzira igota, eta munduaren inguruko itsas-ibilaldia egin bitartean, teknologia eta proiektu mota orori irekita dauden merkatu-probak, ikerketak eta aurkikuntzak egingo ditu eskifaiak. Gaur egun, Atlantikoko zeharkaldia egiten ari da, Kariberako bidean. Hortaz, Miguelekin Skype bidez kontaktatzen saiatuko gara, ekipoak probatuz eta posizio-rally astronomikoarekin (CAP) bizitzen ari den esperientziaren berri eman diezagun.